Kirol egokituari buruzko erakusketa aurkeztu dute
Uhagon kulturgunean ikusgai dagoen Mas alla del Olimpo erakusketa aurkeztu eta Markina-Xemeinen egingo den Kirol Egokituaren Egunerako deia egin dute Saiatu Fundazioko Txema Alonsok, Juan Armentia argazkilariak, Josu Moreno paralimpikoak eta Geinke elkarteko Ricardo Sanchezek. Juan Armentiaren lanak, kirol egokitura hurreratzeko beste era bat eskaintzen duela azpimarratu du Saiatu Fundazioko lehendakariak. Erakusketan, 2009ko Olinpiar jokoetan ateratako hogei kirol modalitate ikus daitezke, baina protagonistak pertsonak dira. Kirol Egokituaren Eguna Txirrindularitza izango da biharko lehenengo proba, eta bertan parte hartuko du trizikloetan estatuko txapelduna den Josu Moreno kirolari paralinpikoak. «Herritarrak gurekin parte hartzera animatzen ditugu», esan du. «Zelaitik irtenda, herriari pare bat buelta emongo zaizkio lasai-lasai, eta trizikloa eta tandema be eroango ditugu nahi duenak probatzeko», zehaztu zuen Ricardo Sanchezek. Mahaiko tenisa eta Tiro olinpikoa be egongo dira goizean frontoi txikian, eta arratsaldean atletismoa, zentzumenen zirkuitua eta esku pilota. Ikustegaz gainera, kirol egokitua ezagutzeko, ekimenetan parte hartzea da helburua. «Materiala be egongo da probatzeko», esan dute antolatzaileek.
Uhagon kulturgunean ikusgai dagoen Mas alla del Olimpo erakusketa aurkeztu eta Markina-Xemeinen egingo den Kirol Egokituaren Egunerako deia egin dute Saiatu Fundazioko Txema Alonsok, Juan Armentia argazkilariak, Josu Moreno paralimpikoak eta Geinke elkarteko Ricardo Sanchezek. Juan Armentiaren lanak, kirol egokitura hurreratzeko beste era bat eskaintzen duela azpimarratu du Saiatu Fundazioko lehendakariak. Erakusketan, 2009ko Olinpiar jokoetan ateratako hogei kirol modalitate ikus daitezke, baina protagonistak pertsonak dira.
Kirol Egokituaren Eguna
Txirrindularitza izango da biharko lehenengo proba, eta bertan parte hartuko du trizikloetan estatuko txapelduna den Josu Moreno kirolari paralinpikoak. «Herritarrak gurekin parte hartzera animatzen ditugu», esan du. «Zelaitik irtenda, herriari pare bat buelta emongo zaizkio lasai-lasai, eta trizikloa eta tandema be eroango ditugu nahi duenak probatzeko», zehaztu zuen Ricardo Sanchezek. Mahaiko tenisa eta Tiro olinpikoa be egongo dira goizean frontoi txikian, eta arratsaldean atletismoa, zentzumenen zirkuitua eta esku pilota. Ikustegaz gainera, kirol egokitua ezagutzeko, ekimenetan parte hartzea da helburua. «Materiala be egongo da probatzeko», esan dute antolatzaileek.