Hogei lagunek hartu zuten parte guztira Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldian, 15 gizonezko eta 5 emakume, eta euretatik hamaseik lortu zuten ibilaldia bukatzea: 13 gizonezkok eta 3 emakumek. Parte hartzaile gehienak Lea-Artibaikoak izan ziren eta hortik kanpo Elgoibar eta Zumaiakoak ere parte hartu zuten Artibai Mendigoizale taldeak antolatutako ibilaldian. Eguraldi oso ona egin zuen, baina aurreko egunetako euriei ezker basa edo lokatz asko aurkitu zuten bideetan zehar. Aurreko taldetxoak hamaika ordu egin zituen ibilaldia bukatzen, eta atzekoak hamalau. Bi taldetxoen artean beste partaide batzuk banaka ailegatu ziren amaierara.
197/2006 dotrina indargabetu lelopean, Isidro Garalde Bedialauneta Mamarru preso politikoaren berehalako askatasuna eskatzeko manifestazioa deitu du domekarako Ein Daigun Bidi! bilguneak. Manifestazioa 13:00etan hasiko da Alamedan. Martxoan hasitako 8+...
Uhagon kulturgunean ikusgai dagoen Mas alla del Olimpo erakusketa aurkeztu eta Markina-Xemeinen egingo den Kirol Egokituaren Egunerako deia egin dute Saiatu Fundazioko Txema Alonsok, Juan Armentia argazkilariak, Josu Moreno paralimpikoak eta Geinke elkarteko Ricardo Sanchezek. Juan Armentiaren lanak, kirol egokitura hurreratzeko beste era bat eskaintzen duela azpimarratu du Saiatu Fundazioko lehendakariak. Erakusketan, 2009ko Olinpiar jokoetan ateratako hogei kirol modalitate ikus daitezke, baina protagonistak pertsonak dira. Kirol Egokituaren Eguna Txirrindularitza izango da biharko lehenengo proba, eta bertan parte hartuko du trizikloetan estatuko txapelduna den Josu Moreno kirolari paralinpikoak. «Herritarrak gurekin parte hartzera animatzen ditugu», esan du. «Zelaitik irtenda, herriari pare bat buelta emongo zaizkio lasai-lasai, eta trizikloa eta tandema be eroango ditugu nahi duenak probatzeko», zehaztu zuen Ricardo Sanchezek. Mahaiko tenisa eta Tiro olinpikoa be egongo dira goizean frontoi txikian, eta arratsaldean atletismoa, zentzumenen zirkuitua eta esku pilota. Ikustegaz gainera, kirol egokitua ezagutzeko, ekimenetan parte hartzea da helburua. «Materiala be egongo da probatzeko», esan dute antolatzaileek.
Peter Cooper frantziako artistaren azken ikuskizuna ikusteko aukera egongo da bihar Arkupe aurrean. 19:30ean hasiko da Cooper, Peach izeneko lana eskaintzen. Urte askotan mundu guztian zehar dabilen artista da Peter Cooper. Ekilibrista, funanbulista, a...
Maiatzaren 14tik 31ra bitartean eman beharko da izena Uda Kanpainan. Antolatzaileek azaldu dutenez, hilaren 14tik aurrera banatuko dira izena emateko orriak, aurtengo programarekin batera.
Joan den zazpi egunean, 734.000 kilo antxoa sartu dira Ondarroako Kalare Deuna Kofradian. Kiloak nahikoa prezio makala egin du, bataz bestekoa kontuan hartuta: 2,95 euro. Aurreko egunetan legez, nahikoa tamaina handikoak izan dira antxoa garauak: 2...
Seigarren geratu dira lekeitiarrak Atletismoarekin Gozatuz topaketan. Posturen bat hobetzeko aukera eduki zuten baina erreleboko proban deskalifikatu egin zuten taldea lekukoa zonatik kanpo jausi zitzaielako eta horrekin puntu asko galdu zuten. Olatz...