734 tona antxoa sartu dituzte astean
Joan den zazpi egunean, 734.000 kilo antxoa sartu dira Ondarroako Kalare Deuna Kofradian. Kiloak nahikoa prezio makala egin du, bataz bestekoa kontuan hartuta: 2,95 euro. Aurreko egunetan legez, nahikoa tamaina handikoak izan dira antxoa garauak: 2...
Joan den zazpi egunean, 734.000 kilo antxoa sartu dira Ondarroako Kalare Deuna Kofradian. Kiloak nahikoa prezio makala egin du, bataz bestekoa kontuan hartuta: 2,95 euro. Aurreko egunetan legez, nahikoa tamaina handikoak izan dira antxoa garauak: 26 garautik 31 garau bitartean sartu dira kiloan, arrain kontserba fabrikei saltzeko aproposak. Atzo, 14:00ak orduko –argazkian, antxoa pisatzen 11:45 aldera– 400 kaxa antxoa lehorreratu zuten portuan, 4.000 bat kilo. Kiloa 2 eurotan saldu zen bentan. Hurrengo orduetan antxoa gehiago sartuko zela uste zuten kofradian. Gainerakoan, aste honetan, haginzorrotza izan da ekarri duten arraina.