Akrobazia eta musika lotuko ditu Peter Cooperrek bihar, Markina-Xemeinen, eskainiko duen ikuskizunean
Peter Cooper frantziako artistaren azken ikuskizuna ikusteko aukera egongo da bihar Arkupe aurrean. 19:30ean hasiko da Cooper, Peach izeneko lana eskaintzen. Urte askotan mundu guztian zehar dabilen artista da Peter Cooper. Ekilibrista, funanbulista, a...
Peter Cooper frantziako artistaren azken ikuskizuna ikusteko aukera egongo da bihar Arkupe aurrean. 19:30ean hasiko da Cooper, Peach izeneko lana eskaintzen. Urte askotan mundu guztian zehar dabilen artista da Peter Cooper. Ekilibrista, funanbulista, akrobata, musikaria eta klown-a, baina batez be bihurria eta probokatzailea. Biharko ikuskizunean, zentzugabeko asmakizun eta trikimailuak erabiliko ditu ikusleak «barrez lehertzeko». Ikuskizuna ume eta nagusiei zuzenduta dago.