Lekeitio Futbol Taldeko gazteak txapeldun geratu dira
Lekeitio Futbol Taldeko gazteak maila igoera ospatu zuten joan den zapatuan Lekeitioko kaleetan zehar. Orain dela bi aste Indautxuren kontra lortutako garaipenak lehen postua zihurtatu zien gazteei, eta nahiz eta liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen z...
Lekeitio Futbol Taldeko gazteak maila igoera ospatu zuten joan den zapatuan Lekeitioko kaleetan zehar. Orain dela bi aste Indautxuren kontra lortutako garaipenak lehen postua zihurtatu zien gazteei, eta nahiz eta liga amaitzeko bi jardunaldi geratzen zazizkien, egindako denboraldi bikaina eta txapeldun izatea ospatu zuten kalejira zaratatsu baten bitartez. Kamioira igota, kantuan ibili ziren taldeko futbolariak eta arduradunak danbor eta guzti.