Olgetan udaleku irekiak aurkeztuko ditu aisialdi lantaldeak bihar
Markina-Xemeingo Udalak eta aisialdi lantaldeak Olgetan udaleku irekiak aurkeztuko ditu bihar, 20:00etan, kultur aretoan. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, maiatzaren 11tik 25era egongo da aukera udalekuetan izena emateko, eta begirale moduan lan...
Markina-Xemeingo Udalak eta aisialdi lantaldeak Olgetan udaleku irekiak aurkeztuko ditu bihar, 20:00etan, kultur aretoan. Antolatzaileek jakitera emon dutenez, maiatzaren 11tik 25era egongo da aukera udalekuetan izena emateko, eta begirale moduan lan egin nahi dutenek be epe berean aurkeztu beharko dute kurrikuluma. Udalak, herriko guraso guztiei eta begirale moduan lan egin nahi dutenei batzarrean parte-hartzeko dei egin die.