Antxoa apartean egonda, beste arrain batzuen bila atera dira itsasontzi asko
Nahikoa kezkatuta daude egunotan arrantzaleak. Antxoa zazpi-bederatzi ordura dago, aparte. Hori horrela, txalupa gehienak beste arrainetara atera dira astean. Erregai litroa 0,66 eurotan dago, eta aurkitzea ziurra ez denez, hainbeste ordura joatea ez d...
Nahikoa kezkatuta daude egunotan arrantzaleak. Antxoa zazpi-bederatzi ordura dago, aparte. Hori horrela, txalupa gehienak beste arrainetara atera dira astean. Erregai litroa 0,66 eurotan dago, eta aurkitzea ziurra ez denez, hainbeste ordura joatea ez da errentagarria inondik inora. Bestela, nahiko nahasia ari da izaten antxoa kanpaina: iaz eta iaz lehenean antxoa leku jakin batean zegoen, baina aurten asko mugitzen da, eta arrantzaleak be asko mugitu behar dira aurkitu nahi badute.
Astea 15.000 kaxa (150.000 kilo) antxoaren sarreragaz hasi zuten martitzenean, Ondarroako Kalare Deuna kofradian.