Bi aste iraungo ditu Lekeitioko portuko sarrerako dragatze lanak
Bi astetan egongo da draga, portuko sarrerako jalkinak garbitzen. Joan den aste amaieran ailegatu zen Lekeitiora, eta asteburuan probak egiten ibili ondoren, dragatze beharrekin hasi zen astelehenean. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak jakitera em...
Bi astetan egongo da draga, portuko sarrerako jalkinak garbitzen. Joan den aste amaieran ailegatu zen Lekeitiora, eta asteburuan probak egiten ibili ondoren, dragatze beharrekin hasi zen astelehenean. Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak jakitera emon duenez, 4.000 metro kubiko dragatuko dituzte, eta hondarra, Mendexako Karraspio hondartzara eroaten dabiltza.
Dragatzea baina, ez da izango konponbidea moilak apurtuta jarraituz gero, eta konponketaren ardura zeinek duen ez dago argi. Isuntzako hondartza eta Garrraitz irla lotzen dituen azpiegituraren konponketa, Espainiako Ingurumen Ministerioko Kosta Zuzendaritzaren ardura dela dio Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak, eta portuko sarrera dragatzeko ardura, barriz, eurek hartu dute. Hori guztia konpontzeak kostu handia dauka. Horrelaxe dio behintzat, portu zuzendaritzak egindako azterketa batek. Moilaren konponketak gutxi gorabehera 900.000 euroko kostua izango lukeela aurreikusten dute. Halandabe, Lekeitioko Udalak jakitera emon duenez, portu zuzendaritzak egindako proiektu bat ailegatu da Lekeitioko udaletxera. «Inbertsio handia eskatzen duen proeiktua da eta ez dakigu aurrera eroango duten», esan dute.