Lur gaineko Euskadiko Sokatira Txapelketa etzi hasiko da, Galdonan
Talde mutrikuarra 680, 640 eta 600 kiloko modalitateetan lehiatuko da; aurkariak iazko berberak izango dira. Txapelketan parte hartuko duten taldeak azken urteetako berberak direla iragarri du txapelketako antolakuntzak. Txapelketan 680, 640, 600 eta 5...
Talde mutrikuarra 680, 640 eta 600 kiloko modalitateetan lehiatuko da; aurkariak iazko berberak izango dira.
Txapelketan parte hartuko duten taldeak azken urteetako berberak direla iragarri du txapelketako antolakuntzak. Txapelketan 680, 640, 600 eta 580 kiloko modalitateak egongo badira be, talde mutrikuarra 680, 640 eta 600 kiloko modalitateetan lehiatuko da.
Bihar, Galdonan
Zapatuan, Galdonan, 680 kiloko lehenengo saioa jokatuko da, 17:30ean. Bi ordu lehenago aldiz, 15:30etik eta 16:30era, taldeen pisaketa lanak egingo dituztela iragarri du antolakuntzak.
Txapelketaren hasiera berton, Mutrikun, egingo bada ere, gainontzeko saio guztiak Bizkaian egingo dira.
680 kiloko jardunaldiak maiatzaren 26an amaituko dira, Iurretan. 640 kiloko finala Leioan jokatuko da, ekainaren 23an eta 600 kiloko finala Getxon jokatuko da, uztailaren 14an.