Mendi ibilaldia antolatu du ETX taldeak domekarako
Zazpiagarren Mendi Ibilaldia antolatu du domekarako ETX taldeak. Urtero legez, bi ibilbide egongo dira aukeran, 6,5 kmko laburra eta 25,5 kmko luzea. 07:30ean irtengo dute Plaza Barritik ibilbide luzeko parte hartzaileek, eta bost orduko ibilbidea izan...
Zazpiagarren Mendi Ibilaldia antolatu du domekarako ETX taldeak. Urtero legez, bi ibilbide egongo dira aukeran, 6,5 kmko laburra eta 25,5 kmko luzea. 07:30ean irtengo dute Plaza Barritik ibilbide luzeko parte hartzaileek, eta bost orduko ibilbidea izango dute egiteko. Agarrenburu, Markiz, Zekendixo, Mendibil, Arando, Arrasko Akondia eta Max-Kalamua zehazrkatuko dituzte barriro Etxebarrira bueltatzeko. Ibilbide laburra, hiru ordutan egin daitekeela aurreikusi dute antolatzaileek. Beraz, 10:00etan irtengo dira Plaza Barritik, luzekoak baino beranduago. Okoki, Zuluta gane, Akarregi eta Arropaindik pasatuko dira Etxebarrirako bidean Bi ibilbideak geziz eta zintaz markatuta egongo dira, eta hornidura-gunea jarriko dute Asuntzen antolatzaileek, atsedena hartu ahal izateko.Irteeran parte hartu nahi dutenek, betiko modura, irteera lekuan emon beharko dute izena, eta antolatzaileek jakitera emon dutenez, ez da ezer ordaindu beharko.