Saharari Elkartasuna adierazteko, jaia antolatu du Sahelak
Sahararren egoera ezagutzera emon eta Oporrak Bakean programaren gaineko informazioa eskaintzeko, Sahararekin Elkartasun Eguna ospatuko da zapatuan Markina-Xemeinen. Haima handi bat jarriko du Sahelak, Lea-Artibaiko Sahararen aldeko taldeak, Arkupean, ...
Sahararren egoera ezagutzera emon eta Oporrak Bakean programaren gaineko informazioa eskaintzeko, Sahararekin Elkartasun Eguna ospatuko da zapatuan Markina-Xemeinen. Haima handi bat jarriko du Sahelak, Lea-Artibaiko Sahararen aldeko taldeak, Arkupean, eta haren inguruan burutuko dira eguneko ekimenak. 12:30ean, Saharar herriari eta Oporrak Bakean programari buruzko informazioa emongo dute antolatzaileek. Oporrak bakean programaren bitartez, udan, saharako umeak bertoko etxeetan hartzeko aukera egoten da. 19:30ean, Fatima Galia ipuin kontalaria, Hasana Alik sahararen egoerari buruz emongo duen hitzaldia eta Lalia izeneko dokumentala egongo dira. Saharar musika entzun eta bertako tea hatzeko aukera be egongo da.