Ia 100 mendizalek egin dute Etxebarriko ibilaldia
Lea-Artibai eta inguruetako 99 lagunek parte hartu zuten, ETX taldeak antolatuta, domekan, Etxebarria inguruetan egin zen VII. Mendi Ibilaldian. 47 lagunek egin zuten 25 km-ko ibilaldi luzea eta 52k 6 km-ko motza. Tarterik gogorrena, Mendibil eta Kalamua igoera izan zen askorentzat. Behe laino asko aurkitu zuten bertan mendi zaleek, baina, bestela, bidea ondo zegoela esan zuten, «basa gehiegirik barik». Berriatua, Deba, Durango, Elgoibar, Markina-Xemein, Munitibar, Ondarroa, Lekeitio eta Ziortza-Bolibarkoak izan ziren ibilaldi luzeko parte hartzaileak. Laburrekoak, barriz, batez be Etxebarria eta Markina-Xemeingoak.