Plazatik Gaztetxera: Aimar Karrika eta Maddi Sarasua izan dira irabazleak
100 entzule, giro itzela, txaloak, eta bertsoak aukeran. XI. Plazatik Gaztetxera bidea egiten hasi zen zapatuan, Mutrikuko Gaztetxean. Lehenengo kanporaketan Aimar Karrika eta Maddi Sarasua izan ziren nagusi. Iragarri bezala, sorpresaz eta berrikuntzaz...
100 entzule, giro itzela, txaloak, eta bertsoak aukeran. XI. Plazatik Gaztetxera bidea egiten hasi zen zapatuan, Mutrikuko Gaztetxean. Lehenengo kanporaketan Aimar Karrika eta Maddi Sarasua izan ziren nagusi.
Iragarri bezala, sorpresaz eta berrikuntzaz beterik heldu zen lehen saioa: bertsolariak binaka lehiatu ziren, eta entzuleek bertso gosez zeudela agerian utzi zuten. Andoni Zubiaurre mutrikuarra bikain estreinatu zen bere lehenengo ofiziokoan.