Dantza txapelketa egingo da San Martin jaietan
Uztailaren 1ean ospatuko dira San Martin auzoko jaiak, eta orain dela bost urte egin zuten modura, dantza txapelketa antolatu du auzoko jai batzordeak. Soltean dakitenak, bikotea aurkitu, eta txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte. «Bikot...
Uztailaren 1ean ospatuko dira San Martin auzoko jaiak, eta orain dela bost urte egin zuten modura, dantza txapelketa antolatu du auzoko jai batzordeak. Soltean dakitenak, bikotea aurkitu, eta txapelketan parte hartzera animatu nahi dituzte. «Bikote profesionala izan beharrik ez dago», diote antolatzaileek. «Herri mailako txapelketa izango da, gure ohiturak mantendu eta ondo pasatzeko», azpimarratu dute. Dantza bi egin beharko dituzte bikoteek: fandangoa eta arin-arina, eta trikitixa izango dute lagun. «Azken txapelketak arrakasta handia eduki zuen; bederatzi bikotek parte hartu zuten eta oraingoan be bikote asko animatzea espero dugu», aitatu dute antolatzaileek. Txapelketan izena emoteko epea zabalik dago ekainaren 12ra arte, eta horretarako 608 66 74 59, 94-616 76 18 edo 690 28 70 75 telefono zenbakietara deitu behar da.