EAJ alderdiaren mozio bi bozkatuko dituzte egueneko udal osoko bilkuran
Hileko hirugarren eguena ailegatuta, etzi egingo da udal osoko bilkura, ohi denez, 19:30ean. Sei gai izango dira eztabaidagai: besteak beste, EAJ udal taldeak sartutako mozio bi bozkatuko dira: batetik, gazte politikaren inguruan egindakoa, eta besteti...
Hileko hirugarren eguena ailegatuta, etzi egingo da udal osoko bilkura, ohi denez, 19:30ean.
Sei gai izango dira eztabaidagai: besteak beste, EAJ udal taldeak sartutako mozio bi bozkatuko dira: batetik, gazte politikaren inguruan egindakoa, eta bestetik, sexu askatasunari eta dibertsitateari buruz egindakoa. Gernika-Markinako area funtzionaleko Lurralde Zatiko Planaren hasierako onespenari egindako alegazioen barri be emongo dute