Gaur Kamiñazpin eta bihar Artabiden egingo ditu udalak kale ibilaldiak
Ondarroako Udalak maiatzaren 3an martxan ipinitako kale ibilaldiak azkan txanpan sartu dira. Gaur Kamiñazpi, Ibaiondo eta Iturribarriko arazoak jaso ahalko dituzte herritarrengandik udaleko ordezkariek. Bihar, Terraza gorrian egin dute hitzordua, 19...
Ondarroako Udalak maiatzaren 3an martxan ipinitako kale ibilaldiak azkan txanpan sartu dira.
Gaur Kamiñazpi, Ibaiondo eta Iturribarriko arazoak jaso ahalko dituzte herritarrengandik udaleko ordezkariek. Bihar, Terraza gorrian egin dute hitzordua, 19:00etan.
Udaleko hirigintza batzordeburuak adierazi duenez, «nahikoa jende» ari da parte hartzen ibilaldietan, batzuk auzobatzarretan egon ez zirenak. Hartara, ekarpen batzuk be barriak dira.
Lehen balantzea eginda, txakurren kakei irtenbidea emotea beharrezko jotzen da. Halanda be, kaleen garbitasun orokorraren inguruko kexak gitxitu egin dira.