Hondartzen moldaketa egin beharko du uda aurretik Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak
Uda denboraldia hasi baino lehenago Mutrikuko hondartzen moldaketa egin beharko du Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak. Erabakia Espainiako Kosta Zuzendaritzak hartu du, eta Mutriku Natur Taldeak Gipuzkoako Fiskaltzari jakin eragin dio, «ahal beza...
Uda denboraldia hasi baino lehenago Mutrikuko hondartzen moldaketa egin beharko du Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzak. Erabakia Espainiako Kosta Zuzendaritzak hartu du, eta Mutriku Natur Taldeak Gipuzkoako Fiskaltzari jakin eragin dio, «ahal bezain pronto» gaiari kolpe egin diezaion.
Espainiako Kosta Zuzendaritzaren erabakiari jarraituta, hiru dira portu zuzendaritzak egin beharko dituen moldaketak. Alde batetik, hondartza berriaren egitasmoa moldatu beharko du, 2004 urtean onartu bezala, granulometria egokiko hondarra gehituz.«Portu zuzendaritzak ez du hori bete, nahiz eta behin baino gehiagotan ahalegindu diren hori justifikatzen», adierazi du MNTk. Beste alde batetik, Burumendiko hondartza berreskuratu beharko dute, beti ere uda denboraldia baino lehenago. Azkenik, Eusko Jaurlaritzak urtero egin beharko du –hamar urtean jarraian– hondartza bien azterketa, orekarako baldintzak lortu arte.
Mozioa Mutrikuko Udalera
Gaiaz kezkatuta, Berdeak+Independienteak plataformak mozioa aurkeztuko du Mutrikuko Udalean, «herriko alderdi guztien artean udako denboraldia hasi aurretik hondartzak egokitzea