Rock doinuak, goizaldeko ordu txikietara arte
22:00etan hasi eta goizaldeko ordu txikietara arte luzatu zen Lekeitioko maiatzeko rock gaua: Kontzijoperock. Hainbat talderen bertsioak eskaini zituzten Lekeitioko taldeek eta azkenak, Arrigorriagakoak, nahiz eta talde gaztea izan, 70. eta 80. hamar...
22:00etan hasi eta goizaldeko ordu txikietara arte luzatu zen Lekeitioko maiatzeko rock gaua: Kontzijoperock. Hainbat talderen bertsioak eskaini zituzten Lekeitioko taldeek eta azkenak, Arrigorriagakoak, nahiz eta talde gaztea izan, 70. eta 80. hamarkadetako kanten bertsio bikainak jo zituen. Musikari asko, giro ona eta maila handia izan ziren nagusi. Gau oso batez, rock musika eskaintza zabalagaz gozatzeko aukera izan zuten zaleek.