Bi eguneko irteera edukiko dute gaztetxoek Baztan inguruetara
Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera. Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak...
Ume eta gaztetxoen bi eguneko mendi irteera antolatu du Artibai Mendigoizale Taldeak Baztanera. Irteera, ekainaren 30ean izango da, eta buelta uztailaren 1ean. Ibantelli (698m.) eta Legate (870m.) mendiak igoko dituzte gaztetxoek irteeran. Ibilbideak 8 eta 10 km inguruko luzera izango dute eta 400 edo 500 metro inguruko maldak. «Umeen martxan lau edo bost ordu inguruan egiteko modukoak dira, atsedenak barne», zehaztu dute antolatzaileek. Lo, Narbarte herriko Bertiz aterpean egingo dute, ohatzeetan, hori dela eta, lo zakua eta toalla eroan behar direla jakitera emon dute mendigoizale taldekoek.
Irteeran parte hartu nahi dutenek Artibai Mendigoizale Taldearen lokalera joan behar dute, eta maiatzaren 23a izango dute azken eguna horretarako. 14 urtetik beherako bazkideek 40 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek 45 euro. Bazkide diren nagusiek barriz 50 euro ordaindu beharko dituzte eta 55 euro, bazkide ez direnek. Prezioan, autobusa, lo egitea, zapatuko afaria eta domekako gosaria sartzen dira. «Mendirako janaria bakoitzak berea eroan behar du», aitatu dute antolatzaileek.