Domekan lehiatuko da Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa
Domekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten,...
Domekan, 16:00etan, lehiatuko da Lea-Artibai eskualdeko errepideetan zehar, Markina-Xemeingo Txirrindulari Elkarteak 22. urtez antolatuko duen Sabin Foruria Memoriala txirrindulari lasterketa. 23 urtez azpiko txirrindulariak hartuko dute parte, aurten, bertan, eta Lehendakari Txapelketarako puntuagarria izango da. Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak, eta 103 kilometrotako ibilbidea egin beharko dute.
Ibilbidea: (Irteera) MARKINA-XEMEIN – Plazakola – Berriatua – Ondarroa – Lekeitio – Oleta – Milloigane – Plazakola – MARKINA-XEMEIN – Lekoizgane – Aulestia – Gizaburuaga – Oleta – Milloigane – Plazakola – MARKINA-XEMEIN – Lekoizgane – Aulestia – Gizaburuaga – Oleta – Milloigane – Plazakola -MARKINA-XEMEIN (helmuga).