Lesbofobia, homofobia eta transfobiaren aurkako elkarretaratzea egin da
Lesbofobia, Homofobia eta Transfobiaren aurkako eguna zela eta, elkarretaratzea egin zen atzo Eskolapean. Herritarrez gain, Lekeitioko Udalak be, bat egin zuen ekimenagaz, kausa horrekiko atxekimendua adierazteko. Kirolak balio hezitzailea, inklusiboa ...
Lesbofobia, Homofobia eta Transfobiaren aurkako eguna zela eta, elkarretaratzea egin zen atzo Eskolapean. Herritarrez gain, Lekeitioko Udalak be, bat egin zuen ekimenagaz, kausa horrekiko atxekimendua adierazteko.
Kirolak balio hezitzailea, inklusiboa eta eredugarria izan dezakeela jakinda, eskola mailako kiroletan, kirol federatuan eta kirol profesionalean orientazio sexual eta genero-identitate oro normalizatzeak daukan garrantzia nabarmendu nahi du Lekeitioko Udalak 2012an. “Udalak bat egiten du 2012rako, kirol esparruan bereziki, egin nahi den lanketarekin, kirol politiketan eskubide horien bermatzea jasoz. Honela, Kirol Batzordeak, kirol politika zehazteko orduan, orientazio sexualaren eta genero-identitatean oinarritutako diskriminazioaren aurka jokatuko du”, adierazi du udalak.