EFE agentziak jakitera eman duenez ondarrutarra
Oroitz Gurrutxaga izeneko batekin zegoela identifikatu eta atxilotu dute. Biei ETAko kide izatea egozten diote. Atxiloketa
Cauna herrian gertatu da, 15:30 aldera. Gertaeraren gainean informazio gehiago emateko asanblea informatiboa deitu dute Ondarroan, 20:30ean, Alamendan.
Atxiloketa salatzeko asanblea informatiboa amaitu eta gero
manifestazioa egin dute herriko kaleetan zehar.
250 lagun inguru elkartu dira.
Atxilotuak inkomunikazio egoera jarraitzen duten bitartean,
egunero, 20:00etan, Alamedan elkartzen jarraituko dutela esan dute herritar batzuk.