Deustun hil duten emakumearen hilketa salatzeko elkarretaratzea egingo da gaur udaletxe aurrean
Barikuan, 42 urteko emakume bat hil zuen bere bizilagunak labankadaz, hori salatzeko, gaur, 20:00etan, Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez lelopean, elkarretaratzeko deia egin du Markina-Xemeingo Udalak. “Gaur egun oraindik ere gure jenda...
Barikuan, 42 urteko emakume bat hil zuen bere bizilagunak labankadaz, hori salatzeko, gaur, 20:00etan, Emakumeen kontrako indarkeria gehiagorik ez lelopean, elkarretaratzeko deia egin du Markina-Xemeingo Udalak. “Gaur egun oraindik ere gure jendartean emakumezko izateagatik zapalduta egoten jarraitzen dugu. Arlo guztietan, azalekoa edo ez, oraindik be menpekotasun egoera betan bizi gara. Emakumeen kontrako indarkeria jendartean errotutako indarkeria da”, adierazi du udalak. Markina-Xemeingo Udalak 2011ko udazkenean, aho batez onartu zuen horrelako kasuak sistematikoki salatzea. “Eta horretan jarraituko du emakumeen kontrako indarkeria behin-betiko amaitu arte”, azpimarratu dute.