Gaztetxeko urteurren jaia goi-goitik ospatu da
Jokoetan, bazkarian eta kontzertuetan parte-hartzea handia izan dela esan dute antolatzaileek. Azeituna hezurren jokoagaz hasi zen eguna. «Joku hori eta artzain txakurrena berriak ziren eta jendeak oso ondo erantzun zuen. Dibertigarria eta entretenig...
Jokoetan, bazkarian eta kontzertuetan parte-hartzea handia izan dela esan dute antolatzaileek.
Azeituna hezurren jokoagaz hasi zen eguna. «Joku hori eta artzain txakurrena berriak ziren eta jendeak oso ondo erantzun zuen. Dibertigarria eta entretenigarria izan zen», adierazi dute antolatzaileek.
Aire Aire taldeak be eguerdiko giroa piztu zuen, Alde Zaharrean. Eta giro eusteko bazkaria be jendetsua izan zen. «65 lagun elkartu ginen».
Gaueko kontzertuak be arrakastatsuak izan zirela gaineratu dute. «200 lagun inguru elkartu ziren gaztetxean».
Jokoetako irabazleen saria
Jokoetako irabazleei afari baterako gonbitea egin zien gaztetxeak eta afaria noiz egin be erabaki zuten. «Afari hori ekainaren 8an, Kamiñazpiko Jaietan, egingo dugu, gaztetxean bertan».