Lekeitioko plaza dantzariz bete du euskal erromeriak
Lau herrietako dantzariak irten ziren kalera Lekeition. Amorotoko eta Lekeitioko dantzariei Ispaster eta Aulestikoak batu zitzaizkien oraingoan, eta «ilusio handiagaz» gozatu zuten euren estreinako euskal erromeria. Ekaitz elkartean batu ondoren, gu...
Lau herrietako dantzariak irten ziren kalera Lekeition. Amorotoko eta Lekeitioko dantzariei Ispaster eta Aulestikoak batu zitzaizkien oraingoan, eta «ilusio handiagaz» gozatu zuten euren estreinako euskal erromeria. Ekaitz elkartean batu ondoren, guztiz animatuta irten zuen 133 laguneko taldeak kalejiran, Aittitta Makurraren Txikirri-txikirri taldeko musikarien laguntzagaz. Aurreskua egitera be ausartu ziren dantzariak Eskolapean. Lekeitioko dantzari bi eta Amorotoko bi izan ziren lehenak eta amaitzeko danak batera egin zuten dantza. Eskoletako jantokian bazkalduta, kalejira egin zuten dantzariek plazara arte, eta bertan jarraitu zuen erromeriak. Dantzariez gainera, herritarrak eta Etorkizuna dantza taldeko umeak batu ziren dantzara, eta helburu hori izango dute datorren urtean be. «Herritarrak jaian eta giroan parte hartzera animatzea», esan dute antolatzaileek.