XI. Plazatik Gaztetxera txapelketaren hirugarren kanporaketa jokatu zen zapatuan, Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean. Bigarren urtez egin da aurten plazatik gaztetxera Markina-Xemeinen, eta oraingoan be, ez zuten entzuleek hutsik egin. 100 lagun ing...
XI. Plazatik Gaztetxera txapelketaren
hirugarren kanporaketa jokatu zen zapatuan,
Markina-Xemeingo Akerbeltz gaztetxean. Bigarren urtez egin da aurten plazatik gaztetxera Markina-Xemeinen, eta oraingoan be, ez zuten entzuleek hutsik egin. 100 lagun inguru batu zen gaztetxean eta giro itzela piztu zuten denen artean.
Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak prestatutako afariaren ostean, Plazatik Gaztetxerak eginiko Bertsoklipa ikusteko aukera izan zuten bertara hurbilduakoek. Bideoaren ostean, txalo artean igo ziren bertsolariak oholtzara. Zortziko handian, zortziko txikian, kopletan eta bakarka aritu ziren bertsolariak, ete beti be umorea izan zen nagusi. Azkenean, buruz burukora pasatzeko epaileen txartela Nerea Ibarzabal eta Xabat Galletebeitiarentzako izan zen, eta publikoaren bozka, ostera, Aitor Salegi eta Aitzol Urainek lortu zuten. Hamarreko txikiko ariketa egin zuten lehenengo. Markina-Xemeingo Gazte Asanbladak aurten hamar urte betetzen dituela eta, euren leloa jarri zuten gai moduan:
Hamar urte, maitasunez eta gorrotoz, ametsak bizitzen. Ostean, objetu bana eman zien gai-jartzaileak. Bertso horiekin amaitu zen saio puntuagarria, eta epaiak eskualdeko bikoteari eman zion finalerdietarako txartela:
Nerea Ibarzabal markina-xemeindarrari eta
Xabat Galletebeitia lekeitiarrari.