Egoera politikoaz berba egin du Andoni Ortuzarrek Markina-Xemeinen
Kultur aretoa bete egin zen, Andoni Ortuzarrek gaur eguneko egoera politikoaren gainean eskainitako hitzaldian. EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak azken lau urteei gainbegiratua eman zien eta oposizio tinko eta irmoa eginez, EAJk galdutako uda...
Kultur aretoa bete egin zen, Andoni Ortuzarrek gaur eguneko egoera politikoaren gainean eskainitako hitzaldian. EAJren Bizkai Buru Batzarreko lehendakariak azken lau urteei gainbegiratua eman zien eta oposizio tinko eta irmoa eginez, EAJk galdutako udalak berreskuratu eta Eusko Jaurlaritza abertzale bat lortuko duela azpimarratu zuen. Alderdiaren helburu nagusiak, Euskadira bakea ekarri, normalizazio politikoa lortu, gatazka politikoa gainditu eta krisi ekonomikotik irtetzea direla adierazi zuen.