Berriatuako eta Markina-Xemeingo zestalariak Espainiako Txapelketako buelta jokatzen hasiko dira
Hiru partidu jokatu eta gero, bi taldeak bueltako partiduekin hasiko dira. Txapelketan Bartzelona, Markina-Xemein, Nafarroa (Noain) eta Berriatua daude parte hartzen. Berriatuako zesta eskolako arduradun Roberto Lekuek txapelketa irabazteko asmoz daude...
Hiru partidu jokatu eta gero, bi taldeak bueltako partiduekin hasiko dira. Txapelketan Bartzelona, Markina-Xemein, Nafarroa (Noain) eta Berriatua daude parte hartzen. Berriatuako zesta eskolako arduradun Roberto Lekuek txapelketa irabazteko asmoz daudela esan zuen martitzenean.
Roberto Lekue:“Oso ondo goaz. Partidu guztiak irabazi ditugu eta besteek ez. Gutxien galdu duenak bat du. Duela urte bi irabazi egin genuen eta aurten be esperantzak ditugu. Ilusioz jokatuko ditugu bueltako partiduak”.