Artola eta Gurendez izan dira onenak Arnoko VIII. Mendi Lasterketan
150 korrikalarik eta 252 oinezkok parte hartu dute aurten Arnoko VIII. Mendi Lasterketa eta Ibilaldian. Mutiletan Billabonako Ugaitz Artola izan zen lehena helmugaratzen eta nesketan Gasteizko Yolanda Gurendez. Bertokoen artean, onenak Iñigo Agirre (...
150 korrikalarik eta 252 oinezkok parte hartu dute aurten Arnoko VIII. Mendi Lasterketa eta Ibilaldian. Mutiletan Billabonako Ugaitz Artola izan zen lehena helmugaratzen eta nesketan Gasteizko Yolanda Gurendez. Bertokoen artean, onenak Iñigo Agirre (2. postua) eta Maitane Aizpurua (120. postua) mutrikuarrak izan dira.
Guztira 402 herritarrek parte hartu zuten txapelketan eta dena «uste bezala» joan zela esan du antolakuntzak.Bertoko 28 herritar egon ziren txapelketan: 19 Mutrikukoak, 7 Ondarroakoak eta 2 Berriatuakoak.
Sailkapen orokorrean, bertokoen artean, Iñigo Agirre mutrikuarra izan zen onena. Nesketan aldiz, Maite Aizpurua izan zen onena.
Antolakuntza, «pozik»
Antolakuntza «pozik» geratu da aurten txapelketa nola joan den ikusita. Batetik, parte-hartzea handia izan delako eta ezbeharrik ez delako gertatu. Bestetik, eguraldia be aldeko egon zelako. «Eskerrak eman nahi diegu babesleei, euren lurretan sartzeko baimena eman diguten baserritarrei eta mendi martxa antolatzea posible egiten duten guztiei. Datorren urterako gogoz jarraitzen dugu», esan dute Burumendi Mendi Elkarteko kideek.