Goxo-goxo joan dira Iparraldeko Haizeak
Ezer ez da falta izan Lekeitioko Aittitta Txiki kultur taldeak hamabigarren urtez antolatutako Iparraldeko Haizeak jaialdian. Ez eta eguzkia eta euria be. Eguzki indartsuak berotu zuen zapatu goizeko azoka, eta bertan zer edo zer erosi eta tartean mok...
Ezer ez da falta izan Lekeitioko Aittitta Txiki kultur taldeak hamabigarren urtez antolatutako Iparraldeko Haizeak jaialdian. Ez eta eguzkia eta euria be. Eguzki indartsuak berotu zuen zapatu goizeko azoka, eta bertan zer edo zer erosi eta tartean mokadutxoa hartzeko aukera izan zuten bisitariek. Ahate produktuak, piperada, behi gazta, txerrikiak eta erropa eta osagarriak eros zitezkeen besteak beste Independentzia plazako 30 postuetan. Arratsaldean barriz, euria egin zuen, baina harek be ez zuen lortu jaia gelditzerik, musika eta dantzak egon ziren-eta gabera arte. Domekan barriz, kazolak eta janariak atera zituzten kalera 28 koadrila eta tabernak. Gisau Txapelketako parte hartzaile guztiek mimo handiz prestatu zuten janaria, baina, Corral de la Patxekarena izan da epaimahaiarentzat aurtengo gozoena. Makalakoarentzat izan zen bigarren saria.