Bere historiako denboraldi onena egin du Lekeitio Futbol Taldeak
Sekulako denboraldia izan da aurtengoa Lekeitio Futbol Taldearentzat. Elkarteak dituen sei taldeetatik bost lehenengo hiruren artean geratu dira, eta gazteak eta kadeteak mailaz igotzea lortu dute. Aukera hori zabalik dauka oraindik, gainera, nagusie...
Sekulako denboraldia izan da aurtengoa Lekeitio Futbol Taldearentzat. Elkarteak dituen sei taldeetatik bost lehenengo hiruren artean geratu dira, eta gazteak eta kadeteak mailaz igotzea lortu dute. Aukera hori zabalik dauka oraindik, gainera, nagusien A taldeak. Emaitza horiekin pozik agertu da zuzendaritza batzordea, eta Lekeitio FTren historiako emaitzik onenak direla azpimarratu dute. Kadeteek, gainera, Txapeldunen Kopa eskuratu dute asteburuan Leioa B -ri 0 – 2 irabazita. Pozik ospatu dute ligako lehen postua eta kopa.