Eskola kirolaren jaia ospatuko dute ume eta gazteek asteburuan
Aurtengo eskolaz kanpoko kirol ekintzetan parte hartu duten umeek kurtso amaierako jaialdia ospatuko dute zapatuan eta domekan. Futbol, atletismoa eta gimnasia erritmiko ikuskizunak eskainiko dituzte. Zapatuan, 16:00etan, Zelaian, Markina-Artibai eskol...
Aurtengo eskolaz kanpoko kirol ekintzetan parte hartu duten umeek kurtso amaierako jaialdia ospatuko dute zapatuan eta domekan. Futbol, atletismoa eta gimnasia erritmiko ikuskizunak eskainiko dituzte. Zapatuan, 16:00etan, Zelaian, Markina-Artibai eskolarteko futbol taldeen arteko partidak jokatuko dira, eta 18:00etan, atletismo taldearen erakustaldia egongo da. Lasterketak, vortex eta pisu jaurtiketak eta erreleboak egingo dituzte. Domekan, 11:00etan, udal pilotalekuan Gimnasia Erritmikako VI. Topaketak egongo dira.