Igeri erakustaldia egingo dute 200 umek Atxondo kiroldegian
Urte guztian egindako lana plazaratzeko asmoz, igeriketa erakusketa egingo dute 200 umek, zapatuan, Atxondo kiroldegian. 4 urtetatik hasi eta 16 urte bitarteko umeak egingo dute igeri. 10:00etan hasiko da ikuskizuna, eta 12:00ak arte egongo dira umeak ...
Urte guztian egindako lana plazaratzeko asmoz, igeriketa erakusketa egingo dute 200 umek, zapatuan, Atxondo kiroldegian. 4 urtetatik hasi eta 16 urte bitarteko umeak egingo dute igeri. 10:00etan hasiko da ikuskizuna, eta 12:00ak arte egongo dira umeak igerian. Hortik aurrera, gurasoak be umeekin batera, uretan sartzeko aukera izango dute. «Klase arrunt bat zelan emoten dugun ikusi ahalko dute gurasoek, eta urteko emaitzak agerian geratuko dira», azaldu du Igor Rodriguez umeen monitoreak.