Antxoa kanpainak emaitza kaxkarrak laga ditu asteon, 101.900 kiloren sarreragaz
Antxoa kanpainak emaitza eskasak laga ditu asteon Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Antxoa gitxi sartu da, eta txikia –40-50 garau kiloan–. Danetara 101.900 kilo sartu dituzte itsasontziek. Mediterraneoan be arrain txikia agertu da asteon, eta Fra...
Antxoa kanpainak emaitza eskasak laga ditu asteon Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Antxoa gitxi sartu da, eta txikia –40-50 garau kiloan–. Danetara 101.900 kilo sartu dituzte itsasontziek.
Mediterraneoan be arrain txikia agertu da asteon, eta Frantzian arrantzualdian hasita egonda, behera egin du antxoaren prezioak, konpetentzia tarteko.
Eguaztenak ekarri ditu asteko emaitzik onenak: Bermeoko altueran 33ko eta 40ko arraina harrapatu zuten atzo. Tamaina ona edukitzeaz gainera, fresko-fresko zegoen arraina. Prezio ona egin zuen bentan: 5 euro eta 4 euro bitartean.
Ondarroako kostatik bost ordura dabiltza antxoatan arrantzaleak, Landetan,
Hamendik aurrera, itsasontzi gitxiago etorriko dira Ondarroako portura. Izan be, Galiziako itsasontzi batzuk euren portuetara buelta egin dute, bertan sardinetara joateko.
Horrenbestez, hamabi bat txalupek segi egingo dute antxoatara ateratzen.