Punk kontzertua egongo da zapatuan, 19:00etan, Akerbeltz gaztetxean. Basauriko Bajo Presion, Ondarroako NCK, Soraluzeko El exterminio de la raza del mono, Salamankako Amarradietsa, Eibarko Ekin eta Gasteizko Mundo Insociable taldeek joko dute. Sarrera 3 eurokoa izango da.
Udal agintaldiaren lehen urtearen balantzea egin eta hamendik aurrerako helburuen barri emon eta egitasmoez berba egiteko batzarra antolatu du Bilduk bihar, Kofradia Zaharrean, 17:00etan. Helburu zein egitasmoak kidegoagaz partekatzea helburu, guztiei ...
Udako denboraldia datorren ekainaren 15ean irekiko bada ere, Saturraran eta Burumendi hondartzetako TAO zerbitzuak uztailaren 1ean hasiko dira martxan. Ordura arte, aparkalekuak doakoak izango dira. Bestalde, egun berean hasiko da lanean Gurutze Gorria...
Elhuyar Olinpiadaren sariak banatu dira gaur goizean BTEKTeknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion. Elhuyar Fundazioak, http://olinpiada.elhuyar.org/ webgunearen bitartez, X. Elhuyar Olinpiada abiatu zuen 2011ko urrian. Ordutik, Euskal Herri osoko 38 ikasgela ibili dira zientzia-lehiaketa honetan hilero, Elhuyar Fundaziotik proposatzen genizkien probak ebazten. Probak gelakide guztien artean egiteko izan dira, eta proba bakoitzaren irabazleek be sariak jaso dituzte. Sari-banaketako ekitaldian, lehenengo hiru postuak lortu dituzten ikasgeletako ikasleak eta haien irakasleak izan dira. Lehen saria Gasteizko Jesus Obrero ikastetxekoentzat izan da, eta Senda Viva natura-parkerarako bi eguneko irteera irabazi dute. Bigarren saria Lazkaoko San Benito Ikastolak irabazi du, eta saria bi eguneko irteera bat izango da, Lekeitiora, Trinkete Etxe aterpetxera. Hirugarren saria Lekeitioko R. M. Azkue ikastetxeko ikasleek eskuratu dute, eta Nafarroako Kortarixar aterpetxera egingo dute bi eguneko irteera.
Bidaietako argazkiei buruzko oinarrizko ikastaroa emongo dute ekainaren 23an eta 27an Uhagon kulturgunean. Xabier Armendariz, idazle, argazkilari profesional eta bidaietan eta arkeologian adituak emongo ditu klaseak. Danetara, sei ordu eta erdiko ikastaroa izango da. Ekainaren 23an, 10:00etatik 14:00etara emongo ditu Armendarizek ikastaroaren lehen lau orduak, eta ekainaren 27an 18:30etik 21:00etara, falta diren bi ordu eta erdiak. Plazak mugatuak izango dira, eta izena emoteko epea zabalik dago. Horretarako, Uhagon kulturgunera joan behar da edo 94-616 63 03 telefono zenbakira deitu. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da, 25 euro bazkideentzako.
Herriko 100 bat buru eta kanpotik ekarritako beste hainbat batuko dira zapatuan, Etxebarrian egingo den Ganadu Azokan. Animaliak ezagutzera emon eta salerosketarako plaza izatea du helburu Etxebarriko Udalak antolatzen duen ganadu-feriak. Aurreko urte...
SBB Mutrikuarrak futbol taldearen II. Bazkide Eguna ospatuko da, etzi, Beheko Plazan, egun osoko egitarauarekin. Ligan igoera lortu eta gero, egitarau berezia eskaini nahi izan diete taldekideek bazkideei. 12:00etan hasiko dira ospakizunak, txosnaren...
Jai batzordea martxan hastekotan dago. Malen eta Kalbaixo jaiak gero eta hurbilago egonda, batzordearen bilera egingo da bihar, 20:00etan, Mutrikuko gaztetxean. Ohikoa denez, bilera irekia izango da. «Animatu guztiok, eta etorri», esan dute batzord...
Berria egunkariari laguntzeko Zure ziztada behar dugu kanpainari lotuta, bigarren batzarra egingo dute Mutrikun datorren martitzenean. Aurrenekoan bezala, Luardo Etxean egin dute hitzordua, 20:00etan. Bilera irekia izango dela gogoratu dute deitzaileek.
Hitzaren neguko zein udako materiala erosteko aukera egongo da bihar, 17:00etatik aurrera, Kamiñazpiko parkean. Aurreko denboraldietako kamisetak, poltsak, eguzkitakoak eta aterkiak egongo dira salgai, prezio onean: 5 euro eta 10 euro bitartean egongo...
Antxoa kanpainak emaitza eskasak laga ditu asteon Ondarroako Kalare Deuna kofradian. Antxoa gitxi sartu da, eta txikia –40-50 garau kiloan–. Danetara 101.900 kilo sartu dituzte itsasontziek. Mediterraneoan be arrain txikia agertu da asteon, eta Fra...
Sabin Egiliorren Tras un largo silencio dokumentala emongo dute barikuan, 20:00 Uhagon kulturgunean. 36ko gerran desagertutakoei buruzko dokumentala da bera. Testigu, senide eta desagertuei jarraituta, pelikulak ibilbide bat egiten du zorigaiztoko iraganaren aztarnetan zehar.
Lekittoko Ezker Abertzaleak antolatuta, herri batzarra egongo da zapatuan, 17:30ean kultur etxean. Sortu prozesuaren argipenak eta LAB-en kongresua izango dira besteak beste landuko diren gaiak.
Preso eta iheslarien eskubideak errespetatzea aldarrikatuko dute zapatuan, Markina-Xemeinen ospatuko den Herrira Egunean. Korrika eta bazkaria dira eguneko ekimen nagusiak, eta bertan, Markina-Xemein, Etxebarria eta Ziortza-Bolibarko herritarrek parte...