Ehunka buru batuko dira zapatuan Etxebarriko Ganadu Azokan
Herriko 100 bat buru eta kanpotik ekarritako beste hainbat batuko dira zapatuan, Etxebarrian egingo den Ganadu Azokan. Animaliak ezagutzera emon eta salerosketarako plaza izatea du helburu Etxebarriko Udalak antolatzen duen ganadu-feriak. Aurreko urte...
Herriko 100 bat buru eta kanpotik ekarritako beste hainbat batuko dira zapatuan, Etxebarrian egingo den Ganadu Azokan. Animaliak ezagutzera emon eta salerosketarako plaza izatea du helburu Etxebarriko Udalak antolatzen duen ganadu-feriak. Aurreko urteetan baino animalia gehiago espero dituzte aurtengoan. Orain arte, zaldi, behor, mando, asto eta poniak egon dira azokan, baina aurten, azoka zabalagoa egiteko asmoz, behi txahal eta idiak be ekarri ahalko dituzte abeltzainek. Horretaz gainera, animalia txikiagoak, ahuntzak esate baterako, ekartzea libre dagoela jakitera emon du Etxebarriko Udalak. Momentuz, herriko 37 behi eta 63 zaldi egongo direla aurreratu dute. Ganadua, Galartza industrigunean egongo da ikusgai, eta bertan jarriko dituzte, nahi duten ekoizleek be, euren produktuak salgai. Taberna bat be jarriko dute bertan gunean, zer edo zer hartu ahal izateko. Azoka, 10:00etan hasiko da, eta 14:00ak arte egongo da zabalik.