Lehen urtearen balantzea egingo du Bilduk zapatuan, Kofradia Zaharrean
Udal agintaldiaren lehen urtearen balantzea egin eta hamendik aurrerako helburuen barri emon eta egitasmoez berba egiteko batzarra antolatu du Bilduk bihar, Kofradia Zaharrean, 17:00etan. Helburu zein egitasmoak kidegoagaz partekatzea helburu, guztiei ...
Udal agintaldiaren lehen urtearen balantzea egin eta hamendik aurrerako helburuen barri emon eta egitasmoez berba egiteko batzarra antolatu du Bilduk bihar, Kofradia Zaharrean, 17:00etan.
Helburu zein egitasmoak kidegoagaz partekatzea helburu, guztiei parte hartzeko deia egin diete.
Agerraldia Bilbon
Lehen urtemugari lotuta, politika egiteko beste era bat aldarrikatu zuten atzo, Bilbon, Bilduko ordezkariek. «Gaur hamen alkartu garen zinegotziok orain urtebete hartu genuen kargua, eta oposizioa osatzen dugun herrietan lan esanguratsua ari gara egiten. Euskal Herriko gizartearen gehiengoak eskatutako aldaketa ordezkatzen dugu, eta alkate zein batzarkideekin batera, herritar askok eskatutako aldaketa Bizkaiko herri guztietara iristearen bermea gara» adierazi zuten. Bilduk gobernatzen duen herrietan zabaldu diren parte hartze dinamikek erakusten dute, euren esanetan, politika beste