Bidaietako argazkiak ateratzen irakatsiko dute Uhagonen
Bidaietako argazkiei buruzko oinarrizko ikastaroa emongo dute ekainaren 23an eta 27an Uhagon kulturgunean. Xabier Armendariz, idazle, argazkilari profesional eta bidaietan eta arkeologian adituak emongo ditu klaseak. Danetara, sei ordu eta erdiko ikastaroa izango da. Ekainaren 23an, 10:00etatik 14:00etara emongo ditu Armendarizek ikastaroaren lehen lau orduak, eta ekainaren 27an 18:30etik 21:00etara, falta diren bi ordu eta erdiak. Plazak mugatuak izango dira, eta izena emoteko epea zabalik dago. Horretarako, Uhagon kulturgunera joan behar da edo 94-616 63 03 telefono zenbakira deitu. Ikastaroaren prezioa 30 eurokoa da, 25 euro bazkideentzako.