Elhuyar Olinpiadetako hirugarren saria lortu dute R. M. Azkue Ikastolako ikasleek
Elhuyar Olinpiadaren sariak banatu dira gaur goizean BTEKTeknologiaren Interpretazio Zentroan, Zamudion. Elhuyar Fundazioak, http://olinpiada.elhuyar.org/ webgunearen bitartez, X. Elhuyar Olinpiada abiatu zuen 2011ko urrian. Ordutik, Euskal Herri osoko 38 ikasgela ibili dira zientzia-lehiaketa honetan hilero, Elhuyar Fundaziotik proposatzen genizkien probak ebazten. Probak gelakide guztien artean egiteko izan dira, eta proba bakoitzaren irabazleek be sariak jaso dituzte. Sari-banaketako ekitaldian, lehenengo hiru postuak lortu dituzten ikasgeletako ikasleak eta haien irakasleak izan dira. Lehen saria Gasteizko Jesus Obrero ikastetxekoentzat izan da, eta Senda Viva natura-parkerarako bi eguneko irteera irabazi dute. Bigarren saria Lazkaoko San Benito Ikastolak irabazi du, eta saria bi eguneko irteera bat izango da, Lekeitiora, Trinkete Etxe aterpetxera. Hirugarren saria Lekeitioko R. M. Azkue ikastetxeko ikasleek eskuratu dute, eta Nafarroako Kortarixar aterpetxera egingo dute bi eguneko irteera.