II. Bazkide Eguna ekimenez bete-bete dakar SBBk zapatuan
SBB Mutrikuarrak futbol taldearen II. Bazkide Eguna ospatuko da, etzi, Beheko Plazan, egun osoko egitarauarekin. Ligan igoera lortu eta gero, egitarau berezia eskaini nahi izan diete taldekideekĀ bazkideei. 12:00etan hasiko dira ospakizunak, txosnaren...
SBB Mutrikuarrak futbol taldearen II. Bazkide Eguna ospatuko da, etzi, Beheko Plazan, egun osoko egitarauarekin. Ligan igoera lortu eta gero, egitarau berezia eskaini nahi izan diete taldekideekĀ bazkideei. 12:00etan hasiko dira ospakizunak, txosnaren irekierarekin. Ordu erdi beranduago, trikipoteoa egingo da Loretxutik aterata. 15:30ean 80 lagun batuko dira bazkaritan; 18:00etan, bertso saioa eta sari banaketaren txanda izango da. Amaitzeko, 20:30ean, Laumonoren emanaldia hasiko da.