Marierrotako gaztetxo taldeak Bizkaiko eta Euskadiko eskolarteko boleibol txapelketak irabazi dituzte. Joan den asteburuan, Eibarren hiruren arteko finala jokatu zuten Donostiako Fortuna eta Arabako Lankide taldeeen kontra. 2-0 emaitzarekin irabazi z...
Lekeitioko Udalak eta Kirol Batzordeak, Kirol Politikaren Irizpideak ezarri dituzte. Helburu nagusitzat kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea da. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatuko direlarik. Bide horretan izaera ezberdineko kirola arautzea eta laguntzea ¬guztiontzako kirola, eskola-kirola, kirol federatua¬ izango da lehen betebeharretako bat. Kirol Politika horrek kontuan hartzen du bai eta jarrera sexistak eta portaera homofobo, lesbofobo, transbofoak kirol mundutik aldentzeko neurriak hartzea be. “Guztion orientazio sexuala eta genero identitatea, errespetatzea bermatuaz”, dio udalak. Kirol Politika berriak bat egiten du, gainera, Emakumeen Biran sustatu nahi diren baloreekin eta horregatik lagundu eta babestu du Lekeitioko Udalak Nazioarteko Emakumeen Bira. Lekeitioko Udaleko Kirol Politikaren irizpide nagusiak hauek dira: Kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatzea. Kirol instalazioen sare egokia izatea herrian; ikastetxe, kirol talde eta herritar ororen beharrizanak beteko dituena. Mantenu egokia bultzatu herriko kirol instalazioetan eta baita ikastetxeko kirol guneetan ere. Kirol eta jarduera fisikoa naturan egiteko baliabide egokiak bultzatzea ingurugiroaren erabilera egokia eta babesa oinarri hartuta. (bide gorri gehiago, parke gehiago…). Gorputzeko, buruko edo zentzumenetako elbarritasuna duten pertsonei kirola egitea erraztu eta pertsona horien, giza integraziorako baliagarriak diren kirol [...]
Lea-Artibai osoan zehar ibiliko dira gaur, munduko emakume txirrindulari profesional garrantzitsuenak. Lekeitioko Resurreccion Maria de Azkue Ikastolak antolatuta, Emakumeen Birako bigarren etapa lehiatuko da Lekeitio-Lekeitio bitartean. Estatuko zein nazioarteko 23 talde irtengo dira 15:45ean, Lekeitiotik, bigarren etaparen 97,8 kilometroak egiteko. Lekeitio, Milloi, Berriatua, Ondarroa eta Lekeitio ibilbidea bi bidar eginda, Gizaburuagarantz abiatuko dira txirrindulariak, Aulestitik Lekoizen zehar Markina-Xemeinerantz joateko. Urberuagatik pasatu eta Millio igo ondoren, Lekeitiorantz joko dute txirrindulariek Lekeitioko ikastola aurreko helmugara ailegatzeko. Amaiera, 18:30 aldera izango dela aurreikusten dute antolatzaileek. Kirola bultzatzen Orain dela bi urte berreskuratu zuen Lekeitioko ikastolak Emakumeen Nazioarteko kirol egutegiari eginiko tartetxoa. «Kirola, emakumeen kirola eta kirola euskaraz barneratzea du helburu antolaketa ahalegin honek. Heziketa erakunde bat garen neurrian, kirola bultzatzeagaz gain, bestelako balioak be erantsi nahi dizkiogu jai honi», adierazi dute. Emakumeen Biran sustatu nahi diren baloreekin bat eginez, Lekeitiko Udalak be lagundu eta babestu du proba: «Etapa bat herrian egitea positibotzat jotzen dugu kontuan izanda emakumeen kirolak berdintasunean aritzeko dituen zailtasunak, batez be, goi mailan lehiatzerako orduan».
Herria udalerri euskaldunen mankomunitatean sartu da barriro be eta atzo, ekainak 7, Uema Ekitaldia egin zuen Ondarroako Udalak hartutako erabakia ospatzeko. Besteak beste, euskalgintzaren alorrean behar egiten duten hainbat eta hainbat lagun egon zir...
A A Drink taldeko Emma Pooley britaniarrak irabazi du Lekeition hasi eta amaitu den Emakumeen Birako etapa. Txirrindulariak, ez du oposaketarik aurkitu, eta 20 segunduko abantailagaz sartu da ikastolaren aurreko helmugan. Milloitik beherantz lortu du P...
Zozketa egin zela asteon bete da urte bat eta urte bete pasatu eta hurrengo egunean jaso zuten esleipendunak gutuna. Gaur, barikua, barriro be bigarren gutuna jaso dute; batzuk astelehenean jasoko dute gutun hori. Bigarren gutun horretan esleitutako...
Domekan erabakiko dira zeintzuk izango diren aurtengo Markinako Eskupelota Txapelketako irabazleak. Bi hilabetetako lehiaren ondoren, finalak jokatuko dira, 10:00etan hasita. Sei mailetako bikote onenak aurkituko dira aurrez aurre finalean. Umetxoen, u...
Lekeitiko Udalak eta Biscaytik-ek udal tramiteak internet bidez egiten ikasteko saioak antolatu dituzte ekainaren 11tik 15era. Bi ordutegi egongo dira aukeran: 15:00tik 17:00tara eta 18:00tik 20:00ra. Ikastaroa kultur etxean emango da, KZgunean. Bert...