Alokairuko etxebizitza sozialen gaineko informazioa asteon jaso dute esleipendunak, urte bete eta gero
Zozketa egin zela asteon bete da urte bat eta urte bete pasatu eta hurrengo egunean jaso zuten esleipendunak gutuna. Gaur, barikua, barriro be bigarren gutuna jaso dute; batzuk astelehenean jasoko dute gutun hori. Bigarren gutun horretan esleitutako...
Zozketa egin zela asteon bete da urte bat eta urte bete pasatu eta hurrengo egunean jaso zuten esleipendunak gutuna. Gaur, barikua, barriro be bigarren gutuna jaso dute; batzuk astelehenean jasoko dute gutun hori. Bigarren gutun horretan esleitutako etxebizitzaren gaineko informazio gehiago agertzen da.
Postaz heldu zaizkie datuak: etxebizitzaren helbidea, azalera, garaje zenbakia eta trasteleku zenbakia eman die jakitera Eusko Jaurlaritzako Alokabide zerbitzuak. Bigarren gutun bat ere jasoko dute datorren astean. Alokabidek esan duenez, gaur bertan dira interesatuei beste gutun bat bidaltzekoak. Halanda be, astelehenera arte ez zaiela helduko zehaztu dute. Bigarren gutun horretan etxebizitzen alokairurako prezioa zein etxebizitzei buruzko xehetasunak emango dituzte ezagutzera. Horrez gain, zalantzak argitzeko zein iradokizunak egiteko telefono zenbakia zein posta elektronikoko helbidea helaraziko dizkiete.
Urtebete informaziorik gabe
Madalenako etxebizitzen zozketa egin zutenetik urtea beteta, lehenengo aldiz jaso dute nolabaiteko informazioa etxebizitza egokitu zitzaien herritarrek. Hori dela eta, lehen gutuna jasota, bertan idatzita dakarren telefonora deitzen hasi dira asko eta asko, zalantzak argitu nahian. «Astelehenean bigarren gutuna heltzeko zain egoteko esan digute Alokabidetik eurek ez daukatela eskura informazio hori», kexatu dira herritarrak.