Kirol Politika ezarri du Lekeitioko Udalak
Lekeitioko Udalak eta Kirol Batzordeak, Kirol Politikaren Irizpideak ezarri dituzte. Helburu nagusitzat kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea da. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatuko direlarik. Bide horretan izaera ezberdineko kirola arautzea eta laguntzea ¬guztiontzako kirola, eskola-kirola, kirol federatua¬ izango da lehen betebeharretako bat. Kirol Politika horrek kontuan hartzen du bai eta jarrera sexistak eta portaera homofobo, lesbofobo, transbofoak kirol mundutik aldentzeko neurriak hartzea be. “Guztion orientazio sexuala eta genero identitatea, errespetatzea bermatuaz”, dio udalak. Kirol Politika berriak bat egiten du, gainera, Emakumeen Biran sustatu nahi diren baloreekin eta horregatik lagundu eta babestu du Lekeitioko Udalak Nazioarteko Emakumeen Bira. Lekeitioko Udaleko Kirol Politikaren irizpide nagusiak hauek dira: Kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatzea. Kirol instalazioen sare egokia izatea herrian; ikastetxe, kirol talde eta herritar ororen beharrizanak beteko dituena. Mantenu egokia bultzatu herriko kirol instalazioetan eta baita ikastetxeko kirol guneetan ere. Kirol eta jarduera fisikoa naturan egiteko baliabide egokiak bultzatzea ingurugiroaren erabilera egokia eta babesa oinarri hartuta. (bide gorri gehiago, parke gehiago…). Gorputzeko, buruko edo zentzumenetako elbarritasuna duten pertsonei kirola egitea erraztu eta pertsona horien, giza integraziorako baliagarriak diren kirol [...]
Lekeitioko Udalak eta Kirol Batzordeak, Kirol Politikaren Irizpideak ezarri dituzte. Helburu nagusitzat kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea da. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatuko direlarik. Bide horretan izaera ezberdineko kirola arautzea eta laguntzea ¬guztiontzako kirola, eskola-kirola, kirol federatua¬ izango da lehen betebeharretako bat.
Kirol Politika horrek kontuan hartzen du bai eta jarrera sexistak eta portaera homofobo, lesbofobo, transbofoak kirol mundutik aldentzeko neurriak hartzea be. “Guztion orientazio sexuala eta genero identitatea, errespetatzea bermatuaz”, dio udalak. Kirol Politika berriak bat egiten du, gainera, Emakumeen Biran sustatu nahi diren baloreekin eta horregatik lagundu eta babestu du Lekeitioko Udalak Nazioarteko Emakumeen Bira.
Lekeitioko Udaleko Kirol Politikaren irizpide nagusiak hauek dira:
-
- Kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatzea.
- Kirol instalazioen sare egokia izatea herrian; ikastetxe, kirol talde eta herritar ororen beharrizanak beteko dituena. Mantenu egokia bultzatu herriko kirol instalazioetan eta baita ikastetxeko kirol guneetan ere.
- Kirol eta jarduera fisikoa naturan egiteko baliabide egokiak bultzatzea ingurugiroaren erabilera egokia eta babesa oinarri hartuta. (bide gorri gehiago, parke gehiago…).
-
Gorputzeko, buruko edo zentzumenetako elbarritasuna duten pertsonei kirola egitea erraztu eta pertsona horien, giza integraziorako baliagarriak diren kirol jarduerak bultzatu.
-
Herritar orok kirol eta jarduera fisikoak egiteko eskumena sustatzea, behar bereziak dituztenei laguntza eskainiaz, eta bakoitzaren egoera sozioekonomikoa kontuan hartuta (hirugarren adina, langabetuak, etorkinak…).
-
Kirol ekitaldietan parte hartzen dutenei arriskuen estaldura egokia bermatzeko neurriak hartzea.
-
Izaera ezberdineko kirola arautzea eta laguntzea (guztiontzako kirola, eskola-kirola, kirol federatua).
- Ikastetxeek antolatzen dituzten kirol programak ezagutu eta beharrizanak landu eskola-kirolean parte hartze handia izateko, ume eta gazteak kirolaren bitartez era egokian hezteko eta hezitzaile formatuak izateko helburuarekin.
-
Herriko kirol taldeak eta antolatzen dituzten kirol jarduerak ezagutu eta beharrizanetan lagundu egitura sendoa eta baliabideak ondo kudeatzen duten elkarteak izateko eta ibilbide luzeko kirol elkarte sarea ziurtatzeko.
-
Hemengo kirol-modalitateak babestu eta bultzatu.
-
Indarkeria kirol-mundutik kanporatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea.
-
Jarrera homofobo, lesbofobo, transbofoak, sexistak eta senofoboak kirol mundutik aldentzeko neurriak hartzea, guztion orientazio sexuala, genero identitatea, erlijioa zein arraza errespetatzea bermatuaz.
-
Ondoko esparruetan emakumearen parte hartzea gizonezkoenaren maila berekoa izan dadin beharrezko neurriak bultzatzea:
-
Kirola egitea maila guztietan
-
Arduradun postuetan egoteko aukera berdinak izatea
-
- Kirola eta jarduera fisikoa aisialdi-aukera eta osasun-ohitura modura sustatzea. Helburu hori lortzeko egokiak diren kirol programak, baliabideak eta jarduerak bultzatzea.