Aringa-aringa egin dute preso eta iheslarien alde
Herrira ekimenak antolatuta, Herrira Eguna ospatu da Markina-Xemeinen, eta Korrika egin dute markinarrek, etxebarritarrek eta bolibartarrek preso eta iheslarien alde. Txoribentatik irtenda, Markina-Xemein guztia zeharkatu dute preso eta iheslariak etxe...
Herrira ekimenak antolatuta, Herrira Eguna ospatu da Markina-Xemeinen, eta Korrika egin dute markinarrek, etxebarritarrek eta bolibartarrek preso eta iheslarien alde. Txoribentatik irtenda, Markina-Xemein guztia zeharkatu dute preso eta iheslariak etxera ekarteko gitza eskutik eskura pasatuta. Korrika Goiko Portalean amaitu da txalo zaparradagaz. Danetara, hiru herrietako 17 taldek bat egin dute ekimenagaz. Eguerdian, bazkaria egon da plazabarripean.