Birziklagune bihurtu du Beheko Plaza MZZ taldeak
Aire garbiak bira nazan ekimenek jendea batu dute asteburuan Mutrikuko Beheko Plazan. Material birziklagarriekin eskulanak egiteko gunean ume dexente ibili zen, eta ez zen falta izan pintxoak sagardoarekin dastatzeko gunean ibili zenik. Koloretako kart...
Aire garbiak bira nazan ekimenek jendea batu dute asteburuan Mutrikuko Beheko Plazan. Material birziklagarriekin eskulanak egiteko gunean ume dexente ibili zen, eta ez zen falta izan pintxoak sagardoarekin dastatzeko gunean ibili zenik. Koloretako kartulinak eskuratuta, igandean Donostiara joateko deia egin du Mutriku Zero Zabor taldeak: autobusa 09:30ean aterako da Goiko Geltokitik, eta eguerdian izango da itzulera. Izena bi eratara eman daiteke: Birjinia Beheko dendara edo Birjinia Goiko kioskora joanda edo mutrikuzerozabor@gmail.com helbidera idatzita