Hainbat zaletu batu dira frontoi txikian Markinako Eskupilota Txapelketako finalak ikusteko
Urtero legez, jende piloa batu zen domekan Markinako Eskupilota Txapelketako finalak ikusteko. 10:00etan hasi ziren sei mailetako lehiak, eta txikienen mailatik nagusienera arte jokatu ziren. Horrela ba, eguerdi partera batu zen jende kopuru handiena...
Urtero legez, jende piloa batu zen domekan Markinako Eskupilota Txapelketako finalak ikusteko. 10:00etan hasi ziren sei mailetako lehiak, eta txikienen mailatik nagusienera arte jokatu ziren. Horrela ba, eguerdi partera batu zen jende kopuru handiena frontoi txikiaren bueltan. Txikien mailan, Cabanillas eta Txurruka izan ziren irabazleak, umetxoetan, Txurruka eta Arriaga, umeen mailan Azpiazu eta Larruskain, gaztetxoetan Agirreamalloa eta Gomez, eta gazteetan Balsera eta Mendibe. Nagusien mailan, berriz, Iraitz Arrieta gailendu zen. Nagusien partidueran ostean sariak banatu eta esku pilota taldeko otzara zotz egin zuten. Zenbaki saritua 829 izan zen, eta zortedunak hilabete izango du otzara jasotzeko. Agertuko ez balitz, ordezko zenbakia 903 izango da.