Igerilariz bete da Atxondo kiroldegiko igerilekua
Urtean zehar ikasitako erakusteko asmoz, igeri erakustaldia egin zen zapatu goizean Atxondo Kiroldegiko igerilekuan. Danetara 200 igerilaritik gora batu ziren bertan, eta crawl, bular- bizkar eta estilo librean egin zuten igeri, kortxoaren laguntzagaz ...
Urtean zehar ikasitako erakusteko asmoz, igeri erakustaldia egin zen zapatu goizean Atxondo Kiroldegiko igerilekuan. Danetara 200 igerilaritik gora batu ziren bertan, eta crawl, bular- bizkar eta estilo librean egin zuten igeri, kortxoaren laguntzagaz bai eta ezer barik be. Atxondo igeri kirol taldekoak izan ziren lehenak erakustaldia egiten eta ondoren sartu ziren uretara lau urtetatik gorakoak, mailaz maila.