Uztailaren 6an, 7an eta 8an ospatuko da Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
Lekeition batuko dira antzerkizaleak uztailaren lehen asteburuan, orduantxe ospatuko da eta Euskal Herrian aitzindaria den Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Aurten 23 urte betetzen dituen jaiak, uztailaren 6an, 7an eta 8an eskainiko ditu emanaldiak. ...
Lekeition batuko dira antzerkizaleak uztailaren lehen asteburuan, orduantxe ospatuko da eta Euskal Herrian aitzindaria den Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia. Aurten 23 urte betetzen dituen jaiak, uztailaren 6an, 7an eta 8an eskainiko ditu emanaldiak. Beti be, euskal antzerkiaren alde egin dute antolatzaileek nazioarteko jaialdia martxan jarri zutenetik, eta aurten, oraindik ozenago aldarrikatuko dituzte bertoko arte-ekoizpenak. Horrela, sei euskal estreinaldi egongo dira Lekeitioko plazan, eta horietako bi, gainera, Lekeition bertan sortuak. Horretaz gainera, nazioarteko maila be zaindu dute, eta Frantzia, Uruguay, Herrialde Katalanak eta Gaztela gonbidatu dituzte. “Munduan dauden sormen-lan ez ohiko eta barriak”, esan dute XUT taldekoek.