Euskara Batzordeak ekainaren 17an ospatuko den Araba Euskaraz Arabako ikastolen aldeko jaialdira joateko autobusa antolatu du. Autobusa 8:30ean irtengo da autobus geltokitik eta bueltan 19:30ean aterako da, Bastidatik. Autobuserako txartelak udaletxe...
Uxu emakumeen taldeak eta Ein Daigun Bidi herri ekimenak bihar 19:00etarako antolatuta zeukan Emakumea, tortura eta kartzela hitzaldia bertan behera geratu da hizlari baten gaixoaldia tarteko. Antolatzaileek esan dute hitzaldia egin egingo dela, eta da...
Kafe Antzokiko asteburuko egitaraua II. Poker Gauak irekiko du bariku gauean. 23:00etan egingo diote kolpe lehiakideek kartei. Sarrera doakoa izango da. “Modako jokoan ibiltzeko aukera edukiko dugu lehia biziko gauean”, esan dute antzokiko...
Irailerako aurreikusten da Mutrikuko portuan pantalanak ipintzen hastea. Lanen lehen zatian, 208 amarratze leku ipiniko dituzte. Lanak Eusko Jaurlaritzako Portu Zuzendaritzaren baitan dagoen Euskal Kirol Portuak SA enpresak kudeatuko ditu. Jakitera e...
Emakume presoen gaia mahai gainera aterata, Emakumea, kartzela eta tortura hitzaldia antolatu dute Uxu emakumeen taldeak eta Ein Daigun Bidi herri ekimenak Ondarroako Udalaren laguntzagaz. Bihar izango da, 19:00etan, Guzur Etxeko hitzaldi aretoan. Pres...
Interneten lehengo pausoak emoteko ikastaroa prestatu du Uxola elkarteak ekainaren 20 eta 21erako. Zubi Zahar herri ikastolan emongo da ikastaroa, bi egunetan, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Izena Kulixka tabernan emon behar da ahal denik eta arin...
Laugarren urtez, igerian, bizikletan eta aringa-aringa egiteko aukera edukiko dute herriko gaztetxoek Alarabi triatloi taldeak Markina-Xemeingo Udalaren laguntzagaz antolatzen duen triatloian. Domekan lehiatuko da Triatloi Txikia Atxondo kiroldegian. 1996 eta 2005 urteen artean jaiotakoek parte hartu ahal izango dute aurtengo triatloian. Adin bakoitzak bere kategoria osatuko du, eta horren araberako distantziak egin beharko ditu bete beharreko hiru probetan. Triatloian parte hartzeko alarabi.triatloi@gmail.com helbide elektronikora idatzi edo 620 60 20 84 telefono zenbakira deitu behar da. 10:00etan hasiko dira triatloiko probak.
Mutrikuko Gure Ametsa Dantza Taldeak antolatuta, umeen euskal jaia egingo da domekan. Mutrikuko dantzariekin batera, Urnieta, Ermua eta Zarautzkoak ibiliko dira. Albokako parkean bilduko dira talde guztiak 10:30ean. Ordubete beranduago, kalejiran atera...
Hodiak sartzen dabiltzala eta, autoen sarrera eta irteerak Artibai kaletik egin beharko dituzte Beheko monjen plazako bizilagunak. Obrak amaitu bitartean, udaletxe osteko aparkalekuaren ondoko sarrera itxita egongo da.
Udaletxean eta Uhagon kulturgunean emon dezakete izena aurtengo Herri Txouan parte hartu nahi dutenek. Abarka antzerki taldekoak izango dira aurkezleak, eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. Txiste bat kontatu, dantzan egin, bertso bat bota edo playback-a. Bakoitzak nahi duena egin dezake herri bazkariaren ostea alaitzeko. «Egun polita izatea lortuko dugu danon parte hartzeagaz», esan dute Abarkakoek. Adinak be ez du garrantzirik. «Txikienetatik hasi eta nagusienera arteko partaideak ongi etorriak izango dira-eta ikuskizunera», azpimarratu dute. Uztailaren 10era arte egongo da izena emoteko aukera.
Italiako Segurtasun Indarrek, Espainiako Poliziaren laguntzarekin, Lander Fernandez Arrinda ETAko preso ohia atxilotu dute Erroman (Italia), Barne Ministerioak baieztatu duenez. Hura atxilotzeko eta entregatzeko euroagindua onartu eta egun batera izan ...
Ikastaroaren eta antzerki emonaldien balorazio oso positiboa egin dute Plantetan antzerki topaketen antolatzaileek. Ikastaroetan hamalau lagun batu ziren, 16 eta 50 urte bitattekoak. Giro on-ona egon zen euren artean. Irakasleak, bestalde, oso gustura ...
Enpresak berrikuntzaren eta honen sistematizazioaren garrantziaz eta onurez sentsibilizatzea, berrikuntza sistemak ezarri dituzten gertuko enpresen ereduak ezagutzera ematea eta berrikuntzaren prozesua sistematizatzeko tresnak aurkeztera emateko jardu...
Alokabidek “prozedura hori” erabiltzen duela gaineratu du Alokabidek. Joan den barikuan hartu zuten esleipendunek tokatu zitzaien etxebizitzaren gaineko informazioa (planoak, helbide zehatza, azalera) eta jasotako informazioan paperak aurk...