Karmen Jaietako Herri Txouan parte hartzeko deia egin dute
Udaletxean eta Uhagon kulturgunean emon dezakete izena aurtengo Herri Txouan parte hartu nahi dutenek. Abarka antzerki taldekoak izango dira aurkezleak, eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. Txiste bat kontatu, dantzan egin, bertso bat bota edo playback-a. Bakoitzak nahi duena egin dezake herri bazkariaren ostea alaitzeko. «Egun polita izatea lortuko dugu danon parte hartzeagaz», esan dute Abarkakoek. Adinak be ez du garrantzirik. «Txikienetatik hasi eta nagusienera arteko partaideak ongi etorriak izango dira-eta ikuskizunera», azpimarratu dute. Uztailaren 10era arte egongo da izena emoteko aukera.